Tonuarekin lotutako ulermen mailako testa

Egileak

  • Iñaki Gaminde Terraza

Laburpena

Artikulu honetan mendebaldeko doinu-azentuaren ulermen mailak neurtu gura izan dira. Horretarako mendebaldeko bizkaieraren doinu-azentuan oinarritzen den Gatikako sistemaz egindako grabaketa batez baliatu izan gara, bertako eta garaiteko barietateetako lekukoei entzun erazteko.

Doinu-azentuarekin lotuta dagozen silaba kopuruak eta kasu markak kontutan hartzen dira; hala nola, lekukoen jatorrizko barietatea eta adina ere.

Intuizioz igarri izan dugunaz gain, test honetatik ateratzen den ondorioetarik bat zera geneukake, hots, Bizkaia, arazo honi gagozkiola, ekialdetik mendebalderantz zati bitan behinik behin banatzen dela. Iparraldean doinu-azentuarekin sistemak ditugun artean, badirudi ezen hegoaldean azentu fixoa dagoela.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

1991-11-22

Aipuak nola egin

Gaminde Terraza, I. (1991). Tonuarekin lotutako ulermen mailako testa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (3), 97–108. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3703

Zenbakia

Atala

Artikuluak