Bokalen arteko herskari ahoskabeen ahostuntzea Arratian (Bizkaia)

Egileak

  • Naia Eguskiza Sanchez
  • Iñaki Gaminde Terraza
  • Irati De Pablo Delgado

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.113.2020.3

Gako-hitzak:

Soziolinguistika, Hizkuntza-aldakortasuna, Fonetika

Laburpena

Lan honetan bokalen arteko herskari ahoskabeak ahostun bihurtzen diren aztertu da. Lana burutu ahal izateko Arratiako gazteak aukeratu dira eta azterketa ikuspuntu bitatik egin da; alde batetik, kopuru orokorrak aztertzean ikusi nahi izan da ahostuntzea herskari guztietan berdin gertatzen den eta informatzaileen generoaren arabera ahostuntze kopuruak aldatzen diren; beste alde batetik, herskarien alofono ahoskabeak eta ahostunak adierazle akustiko batzuen arabera ondo bereizten diren ikusteko azterketa fonetikoa ere burutu da. Azterketa fonetikorako lau adierazle akustiko erabili dira herskari bakoitzeko; alofonoen iraupena, alofonoen energiaren minimoa, alofonoen aurreko bokalaren energiaren maximoaren eta alofonoaren beraren energiaren minimoaren arteko aldea eta, azkenik, alofonoaren osteko bokalaren maximoaren eta alofonoaren beraren energiaren minimoaren arteko aldea. Azterketetan agertu diren aldeak estatistikoki esanguratsuak izan dira informatzaileen generoari dagokionez eta adierazle akustikoen arabera.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2020-04-29

Aipuak nola egin

Eguskiza Sanchez, N., Gaminde Terraza, I., & De Pablo Delgado, I. (2020). Bokalen arteko herskari ahoskabeen ahostuntzea Arratian (Bizkaia). Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (113), 51–64. https://doi.org/10.26876/uztaro.113.2020.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak