Etxeko azentua eta eskolako azentua: azentuera biren azterketa
Laburpena
Lan honetan hamabi urteko ume euskaldun zahar baten azentu ereduen ezaugarri nagusiak aztertzen dira. Batetik, bere ama hizkuntzaren eredua, hemen etxeko eredutzat aurkezten duguna, aztertzen da. Horretarako izen eta adjektiboak, talde klitikoak, pluralak, deklinabidea eta aditz jokatuak aztertuko ditugu. Bestetik, gauza bera egingo dugu, baina eskolako ereduari dagokionez. Azken eredu hau eskolarizatze prozesuaren eredu linguistikoa izan da, eta bere iritziz, Euskara Batu edo estandarretik hurbilen kokatzen dena. Gure artean lan esparru berria izanik, lanaren amaieran ikerkizun geratzen diren gune garrantzitsu batzuk iradokitzen dira.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 1999 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
1999-04-23
Aipuak nola egin
Gaminde Terraza, I. (1999). Etxeko azentua eta eskolako azentua: azentuera biren azterketa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (28), 89–98. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3930