Testu zientifikoen ikaskuntzan argibide eta eskemen eraginak

Authors

  • Pauli Elosua López
  • Nekane Balluerka Lasa
  • Xabier Isasi Balanzategi
  • Felix Yenes Conde

Abstract

Ikerketa honetan, testu zientifiko baten ikaskuntzan, argibideek, eta eskema bat egiteak duten eragina aztertzen da. Unibertsitate-ikasleek, argibiderik gabe, materialaren antolakuntzari buruzko argibideekin edo argibide horietan oinarriturik eskema bat eginez, landu zuten testua. Argibideekin eta argibide eta estrategiarekin aritu ziren ikasleek, izaera aplikatua zuen galdera-sorta baten erantzun froga batean, kontrol-taldekoek baino errendimendu hobea izan zuten. Bestalde, errekonozimentuan argibideen eragina somatu zen, ez ordea eskemarena. Gainera, errekonozimendu literaleko froga batean, aipaturiko baldintzek ez zuten inolako eraginik izan errendimenduan. Azkenik, argibideekin erlazionaturiko eta ez erlazionaturiko informazioaren, eta informazio garrantzitsu eta bigarren mailakoaren errekonozimentuen artean ez zen desberdintasun esanguratsurik nabaritu tratamenduen artean. Emaitzek, argibideek eta eskemek testuaren prozesamenduan eragina dutela adierazten dute.

Downloads

Download data is not yet available.

Downloads

Published

1992-03-07

How to Cite

Elosua López, P., Balluerka Lasa, N., Isasi Balanzategi, X., & Yenes Conde, F. (1992). Testu zientifikoen ikaskuntzan argibide eta eskemen eraginak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (5), 139–149. Retrieved from https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3726

Issue

Section

Article

Categories

Most read articles by the same author(s)