Elikadurarekiko jarrerak neska nerabeengan

Egileak

  • Eneko Sansinenea Mendez
  • Jose Valencia Garate

Laburpena

Artikulu honetan neska nerabe arrunten elikaduraren inguruko jarrera eta portaerak ezagutu nahi dira, eta zehaztu noraino diren osasuntsuak. Horretarako, Bizkaia eta Gipuzkoako bi ikastetxetatik ikerketan parte hartu zuten neska nerabeen lagin bati (N=274) elikaduraren detekzio zein prebentziorako EAT40 (Eating Attitudes Test) galde-sorta pasa zitzaien. Gure laginean lortutako batezbestekoak eta beste ikerketa batzuetan lortutakoak konparatu ditugu. EAT40 eta bere bertsio laburtuagoa den EAT26 galde-sorten arteko harreman psikometrikoak aztertu ziren. Ondoren, EAT40aren analisi faktoriala egin genuen, bere baitan bil ditzakeen faktore edo dimentsio nagusiak ezagutzeko. Azkenik, EAT galde-sortaren bilakaera adinaren arabera aztertu dugu. Puntuazio guztien gorakada behatu ahal da 15-16 adin-tartean, tarte honen arriskugarritasuna adieraziz. Hezkuntza zein prebentziorako ondorioak aztertzen dira.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1998-07-13

Aipuak nola egin

Sansinenea Mendez, E., & Valencia Garate, J. (1998). Elikadurarekiko jarrerak neska nerabeengan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (26), 47–64. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3993

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak

1 2 > >>