Hartzaileek albisteen kalitatea saritzen dute?

Egileak

  • Maria Gorosarri Gonzalez

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.104.2018.1

Gako-hitzak:

Kalitatea, Albisteen kalitatea, Kalitatezko kazetaritza, Sare sozialak, Audientziak

Laburpena

Euskarazko Kazetaritzaren 1. Kongresuaren 4. oinarriari jarraiki («Euskarazko kazetaritzak aurrera egingo badu, kalitatezko gutxieneko estandar batzuk bermatzen direlako izango da»), ikerketa honek euskarazko hedabideek plazaratzen dituzten albisteen kalitatearen azken urteetako norabidea aztertzea du helburu. Horren inguruko lehen neurketak inguruko hizkuntzetako hedabideei baino bikaintasun handiagoa aitortu zien euskarazkoei (González Gorosarri, 2011a). Ikerketa berri honek 2008ko krisialdi ekonomikoak euskarazko hedabideen kalitatean izan duen eragina zehaztuko du. Horretarako, egilearen aurreko lanetan oinarrituta (euskarazko hedabideetako albisteen kalitatea, 1983tik 2008ra bitartean), laurehun albistetik gora aztertuko ditu ikerketa honek. Euskarazko hedabideen lau hedabiderik zabalenak eta haien webguneak aztertzeaz gain (EiTB, Berria eta Argia), Interneten gehien irakurritako albisteak eta Twitterren gehien zabaldutakoak ere kontuan izan ditut, hartzaileen aukeraketa hedabideen eskaintzarekin bat datorren ikusteko. Horretan, albisteen kalitatea horren erabakigarria izan ez dela egiaztatu du ikerketa honek.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2018-03-13

Aipuak nola egin

Gorosarri Gonzalez, M. (2018). Hartzaileek albisteen kalitatea saritzen dute?. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (104), 5–28. https://doi.org/10.26876/uztaro.104.2018.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak