Berezko marko estetiko eta kulturala: Bertsolari Txapelketa Nagusia, euskal Agoraren bilgunea
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.72.2010.1Gako-hitzak:
Dispositibo sinbolikoa · Irudikapen kontzeptuala · Iruditegi kolektiboa · Berridazketa.Laburpena
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ibilbidea unerik emotiboenera iritsi da eta denok batzen gaituen Bilbao Exhibition Center-en itzalpeko arima biziarazi du bere taupadetan. Bilgune horretan hautemandakoa, ikusitakoa, entzundakoa, sentitutakoa, esangurazko eremu baten mugarria da, aldiro-aldiro eraberritzen den espazio-denbora baten bidegurutzearen atarian. Lan honen xedea, sormen-lurralde eremuko sinbolismo kulturala aztertzea da, eta horretarako Dan Sperber-en dispositibo sinbolikoaren mekanismoa abiaburu, narrazio kulturalaren eszenaren kontzeptu-ardaztaileen deskribapena egin dugu. Espazio hori intentzio batekin eraikita dago eta sormen-eraiketa horretan ebokazio/gogoramena lehendik jasotako oinarri kulturalaren gainean eraikita dagoenez, diskurtso berriak eta irudi berriak eraikitzeko duen garrantzia agerian jarri ohi du iruditegi kolektibo eguneratzeko prozedura biziberrituz. Horrela, sinbolismoaren esperientziaren oinarrian uler liteke ebokazio-eremu kultural baten berreraikuntza-prozesua gizartean gertatzen diren aldaketei lotuta agertzen dela.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2010 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2010-03-30
Aipuak nola egin
Larrañaga Arriola, J. (2010). Berezko marko estetiko eta kulturala: Bertsolari Txapelketa Nagusia, euskal Agoraren bilgunea. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (72), 5–21. https://doi.org/10.26876/uztaro.72.2010.1