Eraldatutako espazio-denbora baten esangura: Txapelketetara egindako hurbilpen sozio-sinbolikoa

Egileak

  • Jexux Larrañaga Arriola

Gako-hitzak:

Unitate kulturala · Eferbeszentzia-unea · Unibertso sinbolikoa · Kosmo-ikuspegia

Laburpena

Azken Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak, hurbilketa sozio-sinbolikoa oinarri, Illunbe moduko espazio bat nola eraldatzen duen azaltzen dut. Gertaera kulturalaren eremu sozializatzailea izango dugu jomuga, espazio-denbora dimentsio eraberrituan eta birsortuan aztertzeko. Estimua eta iragana gogorarazten dira, identitatea eta partaidetza moduko sentimenak sorraraz-teko gai izango den gain-modernitatearen haizeak jota bizi dugun garaian. Marc-Augé-k darabilen metafora aipatuko dut, \"ez-lekuak\" zentzu-krisiaren errepresentazio espazialaren adierazle gisa aurkezten dituenean, esateko, azken buruan, ikergai dugun espazio birsortuak, \"zentzu-espazioak\", \"artikulazio\" jakineko espazio bilakatzen duela eraldatutako dimentsio berria, Metafora interpretatzeko gune. Hasierako desirak ibiliarazitako ibilbidean barna, azken muturreko eferbeszentzia bitarteko joanean, taldea egonkortuko duen batasun-sentimenaren arrastoei so, partekatutako espazio-denbora baten dimentsio zeremoniala zein errituala izango ditugu aztergai.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2008-09-23

Aipuak nola egin

Larrañaga Arriola, J. (2008). Eraldatutako espazio-denbora baten esangura: Txapelketetara egindako hurbilpen sozio-sinbolikoa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (66), 5–18. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4362

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak