Txapelketaren gertaera errituala: euskal kulturaren sinbolo giltzarria
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.88.2014.1Gako-hitzak:
Jolas sakona · Semiosfera · Kultura-testua · Sinbolo giltzarria · TxapelketaLaburpena
Aurkeztera goazen ikergaian, txapelketaren paradoxa sakondu nahi izan dugu. Gertaera horrek gizarteratzen duen joko-eskemaren lehia benetakoa izanik ere, duen «esangura kulturala», jolasaren eremu sinbolikoan asebetetzen duela defendatuko dugu, hots: egiletza kolektibo eta izaera kulturalaren ardatzean. Gertaera errituala jolas sakonaren eremu ekoizlean esanguratu ahal izango dugu. Jolas kulturalak, komunitateak bizitzaz eta munduaz duen ikuskera bat erakusten digun neurrian, txapelketaren eremu sinbolikoa interpretazio kulturalaren lurra bihurtzen du. Txapelketaren gertaera errituala euskal kulturaren sinbolo giltzarria da.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2014 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.