Lidergoa, aktibo ukiezinak eta ezagutzaren kudeaketa antolakuntzetan

Egileak

  • Miguel Gonzalez Simón
  • Galder Guenaga Garai

Gako-hitzak:

Lidergo · Aktibo ukiezin · Kapital intelektual · Kapital emozional.

Laburpena

Enpresen merkatu-balioa, gero eta proportzio handiagoan, ezkutuko balioek osatzen dute. Ezkutuko baliooi guk aktibo ukiezin deituko diegu eta bi multzotan sailkatuko ditugu: a) aktibo intelektualak edo ezagutza-aktiboak, “Kapital Intelektual” kontzeptuak barnebiltzen dituenak, batetik; eta b) aktibo emozionalak, “Kapital Emozional” kontzeptuaren barnean jasotzen ditugunak, bestetik.
    Lidergo-faktorea aktibo ukiezin estrategikoa da hirugarren milurteko enpresetan, bai “Kapital Intelektuala” eta bai “Kapital Emozionala” sustatzeko. Artikuluan barrena, ingurumari horretan liderrak betetzen dituen zenbait funtzio berezi deskribatuko ditugu, baita azaleratzen ari den antolaketa-eredu berriaren ezaugarri nagusiak bistaratuko ere. Antolaketa-eredu berri hori ez da zurrun eta itxia, beste hainbat eredu ―guztiak ere elkarrekin partekatutako oinarrizko dimentsio edo ezaugarri batzuk dauzkatenak― bere baitan jaso ditzakeen espazio zabala baizik.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2008-09-23

Aipuak nola egin

Gonzalez Simón, M., & Guenaga Garai, G. (2008). Lidergoa, aktibo ukiezinak eta ezagutzaren kudeaketa antolakuntzetan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (66), 21–40. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4277

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak