Boterea eta lidergoa antolakuntzetan: kontzeptuak, taktikak, emaitzak
Laburpena
Artikulu honetan, edozein antolakuntzatan langileen jokabidean eragiteko erabiltzen diren sei mekanismo garrantzitsuenak aztertu ditugu, baita mekanismo horiek sorrarazten dituzten jarrerak eta balioak ere. Hori guztia guk geuk taxututako taula batean jaso dugu. Bigarren taula batean sei mekanismook hurrenkeran sailkatu ditugu, boterearen iturri genuinoenekiko —bai botere pertsonalarekiko eta bai antolakuntzaren boterearekiko— daukaten polarizazio-mailaren arabera. Hirugarren taula aurreko bien osagarri paratu dugu, erabil litezkeen mekanismoak, batetik, eta lortu ohi dituzten emaitzak, bestetik, uztartuz. Emaitzok onespena, konpromisoa eta erresistentzia dira. Azkenik, lidergoaren auziari berebiziko arreta eskaini diogu, liderrek euren lankideak limurtu eta eurengana biltzeko baliatu ohi dituzten taktikak edo prozedurak aztertuz.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2005 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.