Euskal Herriko eskola-gazteak telebistaren katean

Egileak

  • Txema Ramírez de la Piscina Martinez
  • Jose Inazio Basterretxea Polo
  • Petxo Idoiaga Arrospide
  • Esther Zarandona de Juan

Laburpena

Honako artikulu honek bere baitara biltzen ditu Euskal Herriko lau unibertsitate-irakaslek 2003-2005 bitartean egin duten ikerketa baten emaitzetako batzuk: gazteak eta telebista-kontsumoaren azturak erlazionatzen dituztenak. Ikerketa-taldearen aburuz, telebistaren katean bizi diren arren, oro har, gazteek ez dute garatu ikus-entzunezkoek eskaintzen dituzten eduki sinbolikoak modu askean eta era kritikoan deskodifikatzeko tresna intelektual egokirik.

Ildo horretatik, hemen azaltzen den ikerketaren atalak honako helburu bi hauek izan ditu jomugan: teknologia komunikatiboen baitan, jakitea zein den gazteek duten ikus-entzunezko hedabideen kontsumo-maila, hori batetik; eta, bestetik, telebistari begira jartzen direnean, jakitea zein den euren alfabetizazio berezituaren maila medioetan.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2005-12-31

Aipuak nola egin

Ramírez de la Piscina Martinez, T., Basterretxea Polo, J. I., Idoiaga Arrospide, P., & Zarandona de Juan, E. (2005). Euskal Herriko eskola-gazteak telebistaren katean. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (55), 63–87. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4189

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak