Masa-komunikazioaren funtzio eta pragmatika sozialak identitateen eraikuntzan
Laburpena
Informazio izenaz ezaguna dugun ezagutza-ereduaren saltzaile dira, egungo gizartean, hedabideak, mass-mediak. Informazioa, egun, saldu eta eros daitekeen produktua da, demandaren arabera funtzionatzen duena. Merkatu-produktu moduan, informazioa, merkatu-harremanen arabera ekoizten da: gehiago behar denean, gehiago; gutxiago behar denean, gutxiago; ikusita zertarako behar den, horretarako. Enpresa informatiboen, instituzio burokratikoen eta merkatu-eskarien menpekoa da, beraz, informazioa; publikatzen dena bai behintzat. Publikatutako horrek ze identitate kolektibo islatzen du? Horra hor, abiapunturako galdera.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1999 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.