Enpresaren irudia eta prestakuntza iraunkorra
Laburpena
Prestakuntza iraunkorreko programen artean leku garrantzitsua hartzen dute prozesuen kalitatea hobetzeko programek. Kalitate-ziurtagiria eskuratzearen helburua ez da hobekuntza-prozesuak indarrean jartzera mugatzen; irudiaren politikarekin eta bezeroen inpresioak kudeatzearekin ere badu zerikusia. Enpresa baten identitatearen profila egungo identitate errealak, etorkizuneko identitate idealak eta bien arteko identitate proiektatuak eratzen dute. Enpresaren irudia, alde batetik, bere identitate errealean, idealean eta proiektatuan txertatu behar da. Baina, bestalde, irudiaren sintaxiko oinarrizko legeak bete behar ditu.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2003 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.