Konfinamendu-garaian langileen egoera soziolaborala Euskal Herrian
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.124.2023.4Gako-hitzak:
Konfinamendua, Egoera soziolaborala, Telelana, Lan presentzialaLaburpena
Ikerketa honetan, Euskal Herrian konfinamendu-garaian lanean jarraitu zuten langileek bizitako egoera soziolaborala ezagutzea bilatu da. Horretarako, jendarte-, erakunde- eta norbanako-mailako aldagaiak izan dira aztergai generoaren, zaintzaardurak edukitzearen eta lan-modalitatearen (telelana edo lan presentziala) eragina aztertuz. 332 langilek parte hartu zuten ikerketan. Analisi deskriptiboak egiteaz gain, kontuan hartutako jendarte-, erakunde- eta norbanako-mailako aldagaiekin Anovak egin ziren, finkatutako hiru aldagaiekin (generoa x zaintza x lan-modalitatea). Langileek mehatxu ekonomikoarekin eta eritzeko beldurrarekin lanean jardun zutela erakusten dute emaitzek, eta egoerari aurre egiteko estrategiak garatu zituztela. Horrez gain, generoak, zaintza-ardurak edukitzeak eta lan-modalitateak langileen egoera soziolaborala baldintzatu zuten. Ondorioetan, langileen ongizatea bermatzeko kontuan hartu beharreko esparruak identifikatu eta eztabaidatzen dira.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.