UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.118.2021.1Gako-hitzak:
Euskal Unibertsitatea, Online, Ikaskuntza, e-learning 2.0, Pedagogia, HEZiktLaburpena
Online unibertsitatearen eraikuntza ondo mamitutako oinarri psikopedagogikoetatik egin beharra dago, ingurune digitalean ere era guztietako ikaskuntza- eta ikerketa-prozesuak bultzatuko eta mesedetuko dituen egitasmo baten barruan, eta betiere etengabeko planifikazioa, ekintza eta ebaluazioa gidari dituela. Egun, COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela-eta, inoiz baino beharrezkoago ikusten dugu irakaskuntzak eta ikerkuntzak online metodologiak eskaintzen dituen abantailak erabiltzea eta zenbait oztopok edo garapen faltak ekar ditzakeen arriskuak ezagutzea. Artikulu honetan azken urteotan UEUk eredu pedagogikoa eraikitzeko aurrera eraman duen prozesuaren berri emango dugu, horretarako sortutako lan-tresnak deskribatuko ditugu, bai eta UPV/EHUrekin elkarlanean antolatutako graduondoko batean, «IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan eta hizkuntzen irakaskuntzan» (HEZikt) Berezko Tituluan, nola aplikatu den azalduko ere, emaitzak jasoz eta hobetu beharrekoak zehaztuz.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2021 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.