Ipuinetako pertsonaiak ezaugarritzeko komunikazio-estrategiak: irakaslearentzako gida xume ulerterraza

Egileak

  • Lide Aizpurua
  • Udane Beaskoetxea
  • Joana Karrillo
  • Mikel Iruskieta Quintian

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.107.2018.3

Gako-hitzak:

Komunikazio-estrategiak, Ipuinak, Irakaslearen eginkizuna, Intentziozko irakurketa ozena

Laburpena

Lan honetan haurrei eskolan kontakizun adierazgarriak aurkeztearen garrantzia azpimarratzen da eta horretarako kontalariak zein komunikazio-estrategia erabil ditzakeen proposatzen da. Kasu honetan, irakurketako estrategia horiek pertsonaiak ezaugarritzeko erabiliko ditugu, pertsonaien nortasunari, emozioei eta kontakizunaren kokapenari arreta eskainiz. Irakurritakoa Haur Hezkuntzako haurrei zuzenduta dagoenez, dualismoan oinarritutako sailkapenak eta horri dagozkion ipuinetako adibideak bildu dira, proposamena ulergarriago egiteko. Adibide horiek guztiak oinarritzat erabiliko dira erakusteko nola hobetu daitekeen irakurketa ozen esanguratsua. Pertsonaiak ezaugarritzeko estrategien inbentario bat proposatu dugu eta horiek baliatzeko eta planifikatzeko markaketa-sistema bat.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2018-11-05

Aipuak nola egin

Aizpurua, L., Beaskoetxea, U., Karrillo, J., & Iruskieta Quintian, M. (2018). Ipuinetako pertsonaiak ezaugarritzeko komunikazio-estrategiak: irakaslearentzako gida xume ulerterraza. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (107), 37–51. https://doi.org/10.26876/uztaro.107.2018.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak