Disgrafia hobetzeko esku-hartzea idazkailu digitala erabiliz

Egileak

  • Irune Ibarra Lizundia
  • Mikel Iruskieta Quintian

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.121.2022.8

Gako-hitzak:

Disgrafia, Idazkailu digitala, Handspy, Idazkolpe-segidak, Pausak

Laburpena

Lehen Hezkuntzan ordenagailuan idazten ikasten hasten badira ere, oraindik orain ariketa eta ebaluazio-ataza askotan garrantzitsua da eskuz idaztea. Disgrafia ez da asko nabarmentzen Lehen Hezkuntzako lehen urteetan, baina eskuz idatzitako zereginen konplexutasuna handitzen den heinean, idazkerako arazoak nabarmendu egiten dira.

Artikulu honetan ikasle baten garapeneko disgrafia identifikatzeko prozedura, probak eta esku-hartze pertsonalizatua deskribatu nahi da. Horretarako, idazkailu digitalarekin eta Handspy sistemarekin ebaluatu da idazkolpe-segidak (burstetan) eta pausak kontuan hartuz. 9 urteko haurrari esku-hartzea egitea proposatu zaio letren ulergarritasuna lortzeko eta abiadura edo automatikotasuna lortzeko. Eskuhartzearen ariketa egokienak proposatzeko hizkuntza-corpusa erabili da. Emaitzei dagokienez, 8 hilabete iraun duen esku-hartzearen ondoren lortu diren aurrerapen eta emaitzak aurkezten dira.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2022-06-15

Aipuak nola egin

Ibarra Lizundia, I., & Iruskieta Quintian, M. (2022). Disgrafia hobetzeko esku-hartzea idazkailu digitala erabiliz. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (121), 155–178. https://doi.org/10.26876/uztaro.121.2022.8

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak