AOI Kontabilitateko ikasgaietan: ikasketen hizkuntzak eraginik al dauka ikasleen pertzepzioan?
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.99.2016.2Gako-hitzak:
AOI · Kontabilitatea · Erosotasun-gunea · Ikaskuntza-hizkuntzaLaburpena
Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntzaren (AOI) metodologia Kontabilitateko ikasgaietan aplikatzeko eragozpen nagusiak, metodologia horrek ikasleengan sorraraz lezakeen beldurrean eta ziurgabetasunean aurkitzen ditugu. Lan honen helburua ikasketen hizkuntzaren aukerak diferentzia esanguratsurik sortzen duen aldagai horietan argitzea da. Horretarako, azterketa enpiriko bat egin da eta ikasleen iritziak inkesta bidez jaso dira.
Emaitzek adierazitakoaren arabera, euskaraz ikasten duten ikasleak uzkurrago agertu dira ikaskuntza-metodologia berrietara egokitzeko gaztelaniazkoak baino.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2016 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.