Toledoko Hitzarmenaren ondoren, ongizate-maila esku pribatuetan
Laburpena
Espainiako Gizarte-Segurantzan egindako berrantolaketak jaitsi egingo du erretiroagatiko prestazioaren erosteko ahalmenaren parekotasuna. Lan honetan berrantolaketa horretan gertatutako aldaketarik garrantzitsuenak aztertuko ditugu eta, era berean, pentsio-planetan eta fondo pribatuetan duten eragina neurtzen saiatuko gara.
Hain zuzen ere, erretiroa hartzeko adin arruntaren atzerapena aztertuko dugu, erretiro atzeratuak pentsio-plan pribatuetan zer-nolako era-gina duen ikusteko. Baina, kasuan kasuko neurriak hartuz gero, erretiroa-gatiko prestazioaren berrantolaketaren efektu kaltegarria murriztu egingo da.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2002 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.