EAEko Fundazioen Legea: funtzionamendu eta jardueren azterketa Zuzenbide, Ekonomia eta Kontabilitatearen ikuspegitik
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.95.2015.1Gako-hitzak:
undazioak · Kontabilitatea · Ikuskaritza · GardentasunaLaburpena
Euskal Parlamentuak Fundazioen Lege Aurreproiektua aurkeztu du, eta, beraz, lege-tramiteak igaro ondoren, legeria berria izango dugu erakunde horientzat. Arrazoiak, batez ere, honako hauek dira: gizartean daukaten gero eta garrantzi handiagoa, 1994tik indarrean dagoen legeriaren eguneratzea, eta beraien esku dauden funtsen kudeaketan gardentasuna, efikazia eta efizientzia bezalako kontzeptuak barneratzeko beharrizana, emakume eta gizonen berdintasuna eta baliabide publikoen benetako kontrola.
Artikuluak aurreproiektutik ateratako berritasunak eta aldaketak aztertzen ditu. Horrela, haren inplikazio teknikoei eta fundazioen jardueran izango dituen eraginei buruzko hausnarketa eta ondorioak garatu dira.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2015 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.