Oinarrizko errentaren proposamena Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.88.2014.2Gako-hitzak:
inarrizko errenta · Koantilen bitartezko erregresioa · PobreziaLaburpena
Lan honen helburua herritar bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz oinarrizko errentaren zenbatekoa kalkulatzea da. Oinarrizko errentaren kopurua zehazteko gure bizitzarako ezinbestekoak diren ondasunak erabiliko ditugu, hau da: janaria; jantzia eta oinetakoak; etxebizitza eta garraio publikoa. Horretarako, 2010eko Familiaren Aurrekontuari buruzko Inkestaren mikrodatuak (EPF-FAI) aztertuko dira. Inkesta horretatik, premiazko eta oinarrizko kontsumo-ondasunen gastuak zehazten diren familiaren ezaugarri nagusiak ezagutuko dira. Adierazgarrienak, honako hauek dira: herriaren tamaina, lanaren jarduera, adingabekoen kopurua eta etxeko sostengatzailearen adina. Ezaugurri edo faktore garrantzitsu horiek aztertzeko koantilen bitartezko erregresio-eredu bat erabiliko da.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2014 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.