Ikuskaritza-jardueran kalitate-kontrolak Europako eremuaren ikuspegitik
Laburpena
Merkatu-ekonomian globalizazioaren ondorioz suertatu den bilakaerak datu ekonomiko-finantzarioen eskaera areagotu egin du inbertsore, analista eta hainbat eta hainbat erakunderen aldetik. Informazio horretan oinarrituta erabaki ezberdinak hartuko dituenez datuen erabiltzaile bakoitzak, funtsezkoa da datu horiek jarraituak, gardenak eta fidagarriak izatea eta, horretarako, espreski aztertu behar da kontuen ikuskaritza-zerbitzuen kalitatearen gaia.
Lan honetan kalitate-kontrolak aztertzen dira, elementu hori baita ikuskaritza-jarduerari oro har konfiantza ematen dion faktorea. Bestalde, kalitate-kontrolen eremua Europari begira ere aztertuko dugu harmonizazioprozesuan murgilduta baikaude, eta horretarako, Europak 2000n igorritako Gomendioa eta 2004an igorritako Arteztarau Proposamena izango dira oinarriak.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2005 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.