Euskarazko albiste-plataforma digital bat sortu euskal Pirinioetan: egoera, kezkak eta aukerak

Egileak

  • Eneko Bidegain
  • Txema Egaña Osa
  • Aitor Zuberogoitia Espilla

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.94.2015.2

Gako-hitzak:

Tokiko komunikabideak · Euskal prentsa · Tokikom · Pirinioak

Laburpena

Euskarazko zortzi tokiko komunikabide badaude euskal Pirinioen eremuan (Nafarroa iparraldea eta Nafarroa Beherea eta Zuberoa hegoaldea). Mahai gainean jarri da zortzien edukien agregatzaile izango litzatekeen plataforma digital bat sortzeko proposamena. Ikerketa honetan aztertu nahi izan da zein litzatekeen komunikabide bakoitzaren jarrera horrelako ideia bati begira. Horretarako, sakoneko elkarrizketak egin dira komunikabide bakoitzeko arduradunekin eta eztabaida-talde bat komunikabide bakoitzeko langileak elkartuz. Halaber, Euskal Herrian garatu diren antzeko beste kasuen azterketa egin da. Agertu den kezka nagusia da, ekonomikoaz gain, horrelako proiektu batek lan-karga handiagoa eskatuko duela, eta oraingo egoeran ez daukatela baliabiderik horretarako. Ez daukate denek iritzi bera partekatu beharreko edukiei buruz, ez eta eremu geografikoaren naturaltasunari buruz ere. Haatik, lurraldea kohesionatzeko tresna eraginkorra izango litzatekeela uste dute, eta euskarari mesede egingo liokeela.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2015-08-05

Aipuak nola egin

Bidegain, E., Egaña Osa, T., & Zuberogoitia Espilla, A. (2015). Euskarazko albiste-plataforma digital bat sortu euskal Pirinioetan: egoera, kezkak eta aukerak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (94), 21–46. https://doi.org/10.26876/uztaro.94.2015.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak