1914ko hauteskunde-kanpaina Eskualduna astekarian
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.90.2014.2Gako-hitzak:
Ibarnegarai · 1914ko hauteskundeak · Eskualduna · Estatua-Eliza bereizketaLaburpena
Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak izan ziren 1914an, eta Ipar Euskal Herriko Eskualduna astekariak bertako hautagaien kanpainen jarraipena nola egin zuen aztertzen du artikulu honek. Hauteskunde-kanpaina haren berezitasuna da itzal handiko euskal diputatu baten lehen kanpaina izan zela, Jean Ibarnegarairena. Astekariak mezu alderdikaririk zabaltzen ote zuen eta propaganda egiten ote zuen ikertu da, eduki-azterketa kualitatiboaren metodologiaren bidez. Astekariak hautagai errepublikazaleen kontrako mezuak zabaldu zituen, erlijio-eztabaidaren haritik, bereziki. Bestetik, irakurleei zuzenean zuzendu zitzaien Jean Ibarnegarai hautagai zuriaren alde bozka zezaten eskatuz.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2014 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.