Goiena eta BERRIA komunikabideen balio soziala: neurgailu berri baten lehen egokitzapenak, euskal prentsarako

Egileak

  • Eneko Bidegain
  • Igor Agirre
  • Jone Amonarriz Zubeldia
  • Ainhoa Larrañaga Elorza

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.98.2016.4

Gako-hitzak:

Euskal komunikabideak · Balio soziala · BERRIA · Goiena · Euskara

Laburpena

1980ko hamarkadan, gizarte eta kulturaren arloan lan egiten duten erakunde eta enpresak hasi ziren erakusten haien jardunak sortzen zuen balioa ez zitekeela neurtu kontabilitate arruntaren bidetik. Horrela garatzen hasi zen balio soziala neurtzeko metodologia. Horretarako, ikertutako enpresaren interes-taldeen mapa osatu eta eragile horiengana joaten da, haiek enpresari ikusten dioten balioa zein den galdetzeko. Metodologia horretan oinarrituz, euskarazko komunikabideek zein balio sozial sortzen duten neurtzea da ikerketa honen asmoa. Goiena eta BERRIA komunikabideetan egin da neurketa. Kualitatiboki, euskararen zabalkundeari eta arautzeari egiten dioten ekarpena edo komunitatea kohesionatzen egiten duten lana aipatu dira, besteak beste. Jasotako aldagai guztiak neurtuta, ondorioztatu da bi komunikabideen artean, 2014an, diru-laguntzetatik jasotako euro bakoitzeko 9,22 euro itzuli dizkiotela gizarteari.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2016-08-01

Aipuak nola egin

Bidegain, E., Agirre, I., Amonarriz Zubeldia, J., & Larrañaga Elorza, A. (2016). Goiena eta BERRIA komunikabideen balio soziala: neurgailu berri baten lehen egokitzapenak, euskal prentsarako. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (98), 79–96. https://doi.org/10.26876/uztaro.98.2016.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak