Bibliografiaren erabilera eta plagio akademikoa unibertsitate-ikasleen artean
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.76.2011.2Gako-hitzak:
Unibertsitate-ikasleak · Plagio akademikoa · Biblio-grafiaren erabilera · Informazio-konpetentziakLaburpena
Gaur egun ezinbestekoa bihurtu da unibertsitate-ikasleentzat Interneten informazioa bilatzea beren lan akademikoak egiteko; baina askotan informazio hori beren lanetan erabiltzen dute egilea nor den aipatu gabe eta erreferentzia bibliografikorik egin gabe, informazioa berea izango balitz bezala aurkeztuz. Ikerketa honen helburua izan da aztertzea unibertsitate-ikasleek erreferentzia eta aipamen bibliografikoak nola egiten dituzten, baita plagio akademikorik egiten duten ezagutzea ere. Azterketa egin da Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ziharduten ikasleekin eta beren irakasleekin. Ikerketa-aparatuan metodologia kuantitatibo eta kualitatiboak uztartu dira: galdetegiak eta eztabaida-taldeak. Emaitzek erakusten dute ikasleak ez direla ohartzen erreferentzia eta aipamen bibliografikoen erabileraren garrantziaz, eta gutxitan plagiatzen duten sentipena dutela, nahiz eta irakasleen artean plagioa arazo bihurtu den sentipena dagoen.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2011 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2011-03-22
Aipuak nola egin
Egaña Osa, T. (2011). Bibliografiaren erabilera eta plagio akademikoa unibertsitate-ikasleen artean. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (76), 23–40. https://doi.org/10.26876/uztaro.76.2011.2