Barne-komunikazioa kooperatibetan: entzunak sentitzen dira langileak? Kasu-azterketa MONDRAGONen

Egileak

  • Onintza Belategi Unzueta
  • Txema Egaña Osa
  • Mónica Gago García

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.107.2018.4

Gako-hitzak:

Barne-komunikazioa, Langileen pertzepzioak, MONDRAGON

Laburpena

Barne-komunikazioa erabakigarria da arrakastadun erakundeetan; izan ere, eragiten du, besteak beste, langileen motibazioan, parte-hartzean eta produktibitatean. Halere, kontuan izan behar dugu barne-komunikazioaren praktika eraginkorrak eskatzen duela informatzeaz gain, entzutea. Hain zuzen ere, artikulu honen helburua da jakitea entzunak sentitzen ote diren kooperatibetako langileak. Era berean, eta ezberdintasunik dagoen jakite aldera, pertzepzio horiek guztiak ikertu dira kontuan izanik honako aldagai hauek: organoetako partaide izan ala ez, eskulan mota, lan-egoera eta egoitza. Horretarako, MONDRAGONeko kooperatiba bateko 224 langilek betetako galdetegiaz gain, zortzi elkarrizketa erdi egituratu egin dira. Jasotako datuek aditzera ematen dutenaren arabera, langileen pertzepzio orokorra da gutxi entzunak direla haien kezkak eta itxaropenak. Halere, entzuna sentitzeko pertzepzioan ematen dira ezberdintasun estatistiko esanguratsuak hainbat aldagaitan.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2018-11-05

Aipuak nola egin

Belategi Unzueta, O., Egaña Osa, T., & Gago García, M. (2018). Barne-komunikazioa kooperatibetan: entzunak sentitzen dira langileak? Kasu-azterketa MONDRAGONen. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (107), 53–74. https://doi.org/10.26876/uztaro.107.2018.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak