Leintz bailarako nerabeak eta ikus-entzunezko edukien kontsumoa, digitalizazioaren garaian
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.78.2011.2Gako-hitzak:
Nerabeak · Ikus-entzunezko kontsumoa · Digitalizazioa · Leintz bailara.Laburpena
Ikerketa honetan aztertu da zelakoa den Leintz bailarako nerabeen (12-16 urte) ikus-entzunezko kontsumoa. Aztertu da, batetik, gaztetxoek zelan kontsumitzen dituzten ikus-entzunezkoak; horrekin batera, ezagutu nahi izan dira beren motibazioak ikus-entzunezkoak kontsumitzeko; amaitzeko, ikertu da euskarazko edukiek zein toki betetzen duten haien kontsumoan. Ohiko telebistaz haratago, Interneteko eta telefono mugikorretako ikus-entzunezkoak ere hartu dira kontuan. Ikerketa burutzeko, Arizmendi ikastolako 207 neraberen kontsumoa aztertu da, metodo kuantitatibo eta kualitatiboak baliatuta. Azterketa honek, nerabeen ikus-entzunezko kontsumoari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, ikerketa-metodologia bat proposatzen du gaian sakondu gura duten etorkizuneko ikerketentzat.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2011 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.