Ezpeleta, Lekorne eta Makeako azentu-ereduez

Egileak

  • Iñaki Gaminde Terraza
  • Jasone Salaberria Fuldain

Laburpena

Lan honetan Lapurdiko behenafarreraren barnean kokaturik dauden Ezpeleta, Lekorne eta Makea herrietako azentu-ereduetarako lehen hurbilpena egin nahi dugu. Horretarako bertan eginiko inkesta batzuen neurketa akustikoetan oinarrituko gara.

Azentua Hegoaldean eta zubereraz gero eta ezagunago egiten zaigun bitartean, lapurtera eta behenafarreraren azentu-ereduei buruz dakiguna deus guti da oraindik orain. Horregatik, gure lantxo hau lehen saioa ez bada ere, hutsune hori betetzera heldu da.

Lanaren lehen atalean azterketa akustiko txiki bat aurkezten dugu; bigarren zatian lortu ditugun datuen analisi fonologikoa egingo dugu. Hirugarren zatian pluralaren erabilerak gainiroki ikusiko ditugu. Azkenik, laugarren eta bosgarren zatietan, deklinabidea eta aditz jokatuen erabilera batzuk aztertuko ditugu.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

1997-03-26

Aipuak nola egin

Gaminde Terraza, I., & Salaberria Fuldain, J. (1997). Ezpeleta, Lekorne eta Makeako azentu-ereduez. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (20), 93–103. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3949

Zenbakia

Atala

Artikuluak