AGHNa duten haurrei bideratutako teknika osagarriak: mindfulness-a, errealitate birtuala eta mindfulness birtuala
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.124.2023.3Gako-hitzak:
AGHNa, Mindfulness-a, Errealitate birtuala, Mindfulness birtualaLaburpena
Lan honetan, haurren arreta-gabeziaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (AGHN) jorratzeko eraginkorrak izan daitezkeen hiru teknika berritzaile eta osagarri aurkeztu nahi dira: mindfulnessa, errealitate birtuala eta mindfulness birtuala. Horrela, lan hau hiru zati nagusitan banatu da. Lehenik eta behin, AGHNaren kontzeptualizazioa berrikusiko da eta nahasmenduak haurren garapen psikologikoan eragiten dituen zailtasunak aurkeztuko dira. Bigarrenik, aipaturiko hiru teknikak deskribatuko dira eta arlo biopsikosozialean izan ditzaketen onurak laburbilduko dira. Hirugarrenik, AGHNa duten haurren familiei zein irakasleei zuzendutako baliabide eta gomendio batzuk emango dira. Eta amaitzeko, lan honek izan ditzakeen indargune, ahulgune eta etorkizuneko lan-ildoak laburbilduko dira.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.