Familia eta hiperaktibitatea elkarrekin biziz: atxikimendua eta heziketa-estiloak

Egileak

  • Goretti Soroa Martinez
  • Lorena Revert Sánchez
  • Aitor Aritzeta Galan

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.114.2020.4

Gako-hitzak:

AGHNa, Haurtzaroa, Familia-sistema, Atxikimendua, Heziketa-estiloak

Laburpena

Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatea Nahastea (AGHN) haurren artean maiztasun handienarekin diagnostikatzen den nahastea da, horren prebalentzia % 6.7 eta % 7.8 artean dagoelarik mundu mailan. AGHNa diagnostikatzeko bi sailkapensistema dira ezagunenak: DSM-V (APA, 2014) eta CIE-11 (OMS, 2018). Horien arabera, nahasteak jatorri neurobiologikoa du eta familia zein eragile sozialek ardura nabarmena dute berarengan. Honenbestez, lan honen helburua hirukoitza da. Batetik, AGHNaren kontzeptualizazio, sintomatologia eta ebaluazioaren inguruko informazioa eguneratu nahi da, berrikuspen bibliografiko baten bitartez. Bestetik, familia-sistemak AGHNan duen papera aztertuko da, hain zuzen, bai gurasoen heziketa-estiloek, bai atxikimendu mota ezberdinek diagnostikoan duten eragina. Azkenik, ikuspegi teoriko batetik aplikatuago batera salto eginez, AGHNa duten haurren familiakideentzat lagungarriak izan daitezkeen esku-hartze proposamenak luzatuko dira; zehazki, arlo emozionalean, kognitiboan, konduktualean eta sozialean.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2020-07-06

Aipuak nola egin

Soroa Martinez, G., Revert Sánchez, L., & Aritzeta Galan, A. (2020). Familia eta hiperaktibitatea elkarrekin biziz: atxikimendua eta heziketa-estiloak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (114), 81–106. https://doi.org/10.26876/uztaro.114.2020.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak