Familia-enpresen orientazio ekintzailea Mendebaldeko Saharan: testuinguruaren garrantzia
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.112.2020.2Gako-hitzak:
Orientazio ekintzailea, Emaitzak, Familia-enpresa, Mendebaldeko SaharaLaburpena
Familia-enpresen orientazio ekintzailean (EO) testuinguruko faktoreek duten eraginak arreta handiagoa eskatzen du ikertzaileen aldetik. Era horretan, azterlan honek ikertzen du nola eragiten duten nazio mailako faktoreek EOaren eta familiaenpresen emaitzen arteko erlazioan. Zehazki, ikerlan honek ikertzen du nola bultzatzen edo geldiarazten duten erlijioak, historiak, egitura ekonomikoak, kulturak eta egoera politikoak erlazio hori aparteko ingurune batean: Mendebaldeko Saharan,hain zuzen. Asmo horrekin, ikerketan lortutako emaitzak plazaratu ditugu, zeinek egonkortasun politikoak, garapen-bidean dagoen egitura ekonomikoa izateak eta erlijio zein nazionalismotik eratorritako zenbait faktorek EOan dauzkaten onurak azpimarratzen baitituzte. Azkenik, azterlanaren aurkikuntzak eztabaidatu eta ondorio nagusiak laburbildu ditugu.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2020 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.