Kirol ez-profesionala babesteko arrazoiak: lau euskal enpresaren kasua
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.97.2016.2Gako-hitzak:
Babesletza · Kirol ez-profesionala · Kasu anitzen metodoa · ErrentagarritasunaLaburpena
Kirol-babesletzak gorakada nabarmena izan du azken urteotan. Kirol-izarren irudiari esker, enpresa askok era askotako etekinak lortu dituzte. Halaber, kirol ez-profesionala babestearen alde enpresek eginiko hautuak gora egin du. Halere, kirol ez-profesionalean inbertitzen duten enpresak urrun geratzen dira goi-mailako kirolak emaniko ikusgarritasun-mailatik zein errentagarritasunetik. Hargatik, bai eta ikerkuntza-arloan dagoen hutsunea betetzearren ere, azterlan honek lau euskal enpresa ikertu eta kirol ez-profesionalaren babesletza jorratzeko dituzten arrazoiak identifikatzea izan du xede. Azterlan honen arabera, hauek dira kirol ez-profesionala babesteko arrazoiak: marka ezagutarazi eta bezeroak lortzea, bezeroak fidelizatzea eta posizionamendu egokia lortzea. Bestalde, balizko beste onura batzuek, hala nola abantaila fiskalak lortzeak eta erakunde publikoekiko harremanak garatzeak, ez daukate babesletza abian jartzeko adina pisu ez erakargarritasun.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2016 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.