Hizkuntza eta hedabideak: prentsa idatziaren kasua

Egileak

  • Jose Inazio Basterretxea Polo

Laburpena

Euskal hizkuntza bera eta euskaldungoa ezezagunak eta baztertuak dira gure inguruko eguneroko hedabide idatzi eleanitzetan. Erdal medioek ez diete kontatzen euren bezeroei gizartearen parte txiki bezain garrantzitsua
den euskaldungoaren nondik eta norakoa.

Lan honetan, inguru hurbileko hedabide idatzi eleanitzek zenbat euskara, zelako euskara eta zertarako euskara erabiltzen duten analizatu da. Izan ere, sintomatikoa baita erdal medioetan euskarari ematen zaion txokoa hain txikia eta eskasa izatea. Isla mediatiko elebakar eta kulturbakar hori bakarrik esplika daiteke itsukeria politikoagatik eta tenkamendu sozialaren espiraletik begiratuta; ez, ordea, garapen konbibentzialaren esparrutik edo justizia linguistikoaren eta kulturalaren ikuspuntutik.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2001-12-31

Aipuak nola egin

Basterretxea Polo, J. I. (2001). Hizkuntza eta hedabideak: prentsa idatziaren kasua. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (39), 63–74. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4078

Zenbakia

Atala

Artikuluak