Tokiko irratiak, herri-partaidetasunaren guneak

Egileak

  • Arantza Gutierrez Paz

Laburpena

Tokiko irratiak benetako alternatiba gisa azaltzen dira egungo komunikazio-alorrean, betiere –irrati libreen izpiritua errespetatuz– programazio-eredu zein kudeaketa berri eta eraginkorrak mamitzea lortzen badute. Horretarako, noski, hedabidea zerbitzu publiko gisa hartu beharra dago.

Irrati hauek, alde batetik, edukian zein esparru geografikoan, hurbiltasuna eskaintzen dute eta bestetik, boterearen mendekotasunetik ihes eginda, tokiko administrazioarekin lankidetza sortzen saiatzen dira komunikazio-proiektua aurrera ateratzeko, hori gabe ez baitira bideragarriak. Bestalde, tokiko irrati hauek herri-talde guztien partaidetza bermatu behar dute, bertako merkatarientzat publizitate-euskarri egokia eskaini eta
programazio aberatsa eman, betiko eredu ezagunetik ahal den neurrian urrunduz.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

1996-12-20

Aipuak nola egin

Gutierrez Paz, A. (1996). Tokiko irratiak, herri-partaidetasunaren guneak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (18), 41–48. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3860

Zenbakia

Atala

Artikuluak