Eskola-irratia, komunikabidea tresna pedagogikoa bihurtuta

Egileak

  • Arantza Gutierrez Paz

Laburpena

Irrati-eskola bat kudeatzea, oso ekintza dibertigarria izateaz gain, ikasketa-prozesuan erabiltzeko tresna interesgarria izan daiteke. Era berean, ikasketa ikasgeletatik atera eta gizartera aurkezteko balio du. Bereziki, hizkuntzen ikasketan (euskararenean gurean) nabaritzen dira irratiaren onurak, eta zehazki ahozko adierazpenaren alorrean. Baina zerbait gehiago eskaintzen die ikasleei: alde batetik, kazetari moduan, ingurunea ezagutzea, eta, beste aldetik,  soinu-testuak sortzea, muga bakarra sormena izanda.
 Gaur egun, eta informazioaren teknologia berriei eta Interneti esker, irrati-tailer edo eskola-irrati bat muntatzeak ez du diru handiko inbertsiorik es-katzen, eta edonork izan dezake halakorik ikastetxean; are gehiago, kalitate handiko produktuak egiteko behar den azpiegitura ia dohainik dute eskuragai eskolek. Hala ere, eta teknologiaren garrantzia baztertu gabe, betiere fun-tsezkoak dira kontatzen dena eta azaltzeko era; horregatik, ondo eraturiko gidoian oinarritu behar da irrati-sormena, hori baita ahozkotasunaren adierazpen idatzia.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2006-03-31

Aipuak nola egin

Gutierrez Paz, A. (2006). Eskola-irratia, komunikabidea tresna pedagogikoa bihurtuta. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (56), 87–106. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4194

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak