Irratiak eta internet bat eginda, hedabide erraldoien aurrean Komunikazio-sare alternatiboak globalizazioaren garaian
Laburpena
Telebista-kateak, telefono-operadoreak, irrati-sareak, egunkari eta liburuen argitaletxeak batzen dira korporazio komunikatiboak osatuz. Herri aberats eta txikietara, guztietara heltzen dira erraldoi horien mezuak, denak batuz eta berdintasun-geruzaren azpian homologatuz. Ia ezinezkoa da horien eraginetik ihes egitea eta horietatik kanpo existitzea ere. Handiek agintzen eta mundua ordenatzen dute; era berean entzun beharreko musika edo mintzo behar den hizkuntza ezartzen dute. Hau da, kultura eta informazioa berdefinitzen dituzte haien interesen arabera. Globalizazioaren garaia da. Horren aurka gutxi egin daitekeela dirudien arren, badaude beste mundu bat igartzen dutenak, eta horien artean irrati alternatiboak ditugu. Banaka oso ahalmen gutxi duten arren, elkartasun-sareak sortu dituzte, besteak beste Internetek eskaintzen dituen aukerez baliatuta. Amarauna ez zuten funtzio horrekin sortu, baina, nahi gabe ere, atari irekia eskaintzen die munduan zehar sakabanaturik dauden egitasmo komunikatibo txiki horiei, beste mundu asko ere entzun arazi ditzaten.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2003 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.