Genero-ikuspegia herritarren tokiko parte-hartzearen diseinuan Bilboko hirian
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.83.2012.5Gako-hitzak:
Genero-ikuspegia · Tokiko parte-hartzea · Herritarren parte-hartzea · Governance demokratikoa · Bilboko hiriaLaburpena
Artikulu honetan Bilboko partaidetza-instituzioen diseinuaren azterketa egin da eta udal horretan partaidetzarako dagoen aukera-egituraren osagarri batzuk identifikatu dira. Ikusi da identifikaturiko osagarri horiek indarrean dauden parte-hartzerako moldeak baldintzatzen dituztela genero-ikuspegitik eta, hartara, emakumeen bazterketa bultzatzen dutela herritarren partaidetza-praktiketan. Artikuluan jorratutako azterketaren arreta elkartea oinarritzat hartzen duten partaidetza-instituzioetan jarri da bereziki. Arretagune horrek agerian utzi du, konpromiso zabalak erabilita, tokiko gobernuek genero-ikuspegia integratu beharra dutela ez soilik udaleko partaidetza-instituzioetan, baita governance demokratikoan parte hartzen duten praktika eta aktore guztien baitan ere, gizarte zibileko elkarteak eta mugimenduak barne.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2012 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2012-12-31
Aipuak nola egin
Larrinaga Renteria, A., & Amurrio Velez, M. (2012). Genero-ikuspegia herritarren tokiko parte-hartzearen diseinuan Bilboko hirian. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (83), 91–107. https://doi.org/10.26876/uztaro.83.2012.5