Emakumezko autobus-gidariak EAEn
Laburpena
Almudever-ek (2005) proposatutako eredu teorikoan oinarrituta, ikerketa hau lan tradizional maskulinoei buruzko ikerketa-lerro zabal batean koka dezakegu, hain zuzen ere, emakumezko autobus-gidarien balizko gaitasun-transferentziak eta portaera berritzaileak aztertzen dituena. Ikerketan, Bilboko eta Donostiako garraio publikoko 29 emakumezko autobus-gidarik parte hartu dute. Ikerketa honetan bi helburu nagusi bereiz daitezke: batetik, emakumezko horiek ogibide berrian hasteko izandako motibazioak identifikatu nahi ziren; bestetik, enpresek emakumeengandik espero zuten rol profesionala aztertu nahi zen, betiere emakume gidarien ikuspuntutik. Aztertutako datuen arabera (Eustat, 2001), emakumezko autobus-gidarien enplegu-tasaren gorakada nabarmena da. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da emakumezko autobus-gidarien artean, gehiengoak aurrekari familiarrak (aita, neba, bikotekidea, etab.) dauzkala lanbide-jarduera honetan. Amaitzeko esan behar da, rol profesionalarekin loturiko jardueren artean, alor garrantzitsuena zerbitzuari (bezeroarekiko harremana eta puntualtasuna) loturikoa dela.Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2008 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2008-03-28
Aipuak nola egin
Arrospide Eizagirre, J. J., Sanchez de Miguel, M. N., Lizaso Elgarresta, I., & Larrañaga Egilegor, M. (2008). Emakumezko autobus-gidariak EAEn. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (64), 99–107. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4342