Erretiratuen soslai berria konstruktu teoriko gisa

Egileak

  • Manuel Norberto Sanchez de Miguel
  • Izarne Lizaso Elgarresta

Laburpena

Erretiratuen soslai berriaren inguruan hainbat egilek egindako ekarpenak aintzat hartu dira ikerketa honetan. Hain zuen ere, egun, egile batzuek erretiratuen soslaiaren aldaketaz hitz egiten dute. Ideia hori adierazteko, hainbat kontzeptu erabiltzen dituzte, besteak beste, erretiratuen soslai berria (Canes eta García, 1989), zahartzaro berria (Bazo, 1992; 1996; 2000) eta erretiratu berria (De Zayas, 1996). Erabili beharreko kontzeptuan ados ez egon arren, egile horien arabera, egungo erretiratua aurreko belaunaldietakoengandik bereizten da eta zenbait ezaugarri zehatz ditu: baliabide ekonomikoak izatea, hezkuntza-maila egokia izatea, gazte erretiratzea, osasun-egoera ona izatea eta jarduerak egitea, besteak beste. Egungo erretiratuak hainbat ezaugarri berezi eta esanguratsu dituela jakinik, gure proposamena erretiratuen soslai berriaren balizko ezaugarri soziodemografiko eta psikosozialak aztertzea da egungo erretiratuaren ezaugarriak izan daitezkeenak deskribatzeko.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2007-04-30

Aipuak nola egin

Sanchez de Miguel, M. N., & Lizaso Elgarresta, I. (2007). Erretiratuen soslai berria konstruktu teoriko gisa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (60), 89–105. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4305

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Egile beraren artikulu irakurrienak