Tokiko irratiak, herri-partaidetasunaren guneak
Laburpena
Tokiko irratiak benetako alternatiba gisa azaltzen dira egungo komunikazio-alorrean, betiere –irrati libreen izpiritua errespetatuz– programazio-eredu zein kudeaketa berri eta eraginkorrak mamitzea lortzen badute. Horretarako, noski, hedabidea zerbitzu publiko gisa hartu beharra dago.
Irrati hauek, alde batetik, edukian zein esparru geografikoan, hurbiltasuna eskaintzen dute eta bestetik, boterearen mendekotasunetik ihes eginda, tokiko administrazioarekin lankidetza sortzen saiatzen dira komunikazio-proiektua aurrera ateratzeko, hori gabe ez baitira bideragarriak. Bestalde, tokiko irrati hauek herri-talde guztien partaidetza bermatu behar dute, bertako merkatarientzat publizitate-euskarri egokia eskaini eta
programazio aberatsa eman, betiko eredu ezagunetik ahal den neurrian urrunduz.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1996 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.