Tratamenduen berrikusketa eta deskripzioa adineko paziente hauskorretan
.PDF

Gako-hitzak

hauskortasuna
tratamenduen berrikusketa
depreskripzioa
zahartzaroa

Aipuak nola egin

Umerez, M., Garcia de Andoin Barandiaran, M. J., Lizardi Mutuberria, A., Ulacia Epelde, L., Beristain Aramendia, I., Ercilla Liceaga, M., Landa Alberdi, J., Urretavizcaya Anton, M., & Leunda Eizmendi, L. (2026). Tratamenduen berrikusketa eta deskripzioa adineko paziente hauskorretan. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 10(1). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6123

Laburpena

Biztanleriaren zahartzea errealitate bat da eta ondorio gisa pluripatologia eta polifarmaziaren prebalentziak gorantz doaz. Polifarmazia preskripzio potentzialki desegokiak (PPD) izateko arriskuarekin erlazionatua dago eta hauek era berean eragin desiragaitzak, tratamenduekiko atxikidura-galera, elkarrekintza farmakologikoak, erorketak, gorputzeko funtzioen beherakada, ospitaleratzeak eta hilkortasuna handitzeko arriskuarekin.

Etorkizun hurbilean zahartzaro ahalik eta osasungarriena lortzeko,hauskortasun-egoeran edo hauskortasunaren ateetan dauden adinekoetan preskripzioen berrikusketa eta depreskripzioa estrategia eraginkorrak dira tratamendu terapeutikoak sinpliflikatu, arriskuak minimizatu eta PPDak gutxitzeko.Testu honetan hauskortasuna detektatzeko baheketa-tresnak eta zenbait depreskripzio-estrategia azalduko dira.

.PDF
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2026 Maitane Umerez, Miren Josune Garcia de Andoin Barandiaran, Aitziber Lizardi Mutuberria, Leire Ulacia Epelde, Idoia Beristain Aramendia, Miren Ercilla Liceaga, June Landa Alberdi, Mikel Urretavizcaya Anton, Larraitz Leunda Eizmendi