Laburpena
Betalaktamikoak giltzarri dira infekzio gehienen tratamenduan. Populazioaren portzentaje garrantzitsu batek betalaktamikoekiko alergia duela dio, baina gehienek ez dute benetako alergiarik. Horrek infekzioen tratamendu desegoki bat ekar dezake eta heriotza-tasan eragin zuzena izan dezake. Osasun-langileok horren garrantziaz konturatu behar gara, eta gure egunerokoan alergia-etiketa hori benetakoa den ala ez egiaztatzeak gure eginkizuna izan beharko luke. Horretarako ezinbestekoa da betalaktamikoen egitura eta elkarren arteko antzekotasun kimikoak ezagutzea, beti ere alergologoarekin lankidetzan.