Laburpena
Alergia gaixotasun kroniko ohikoena da Europan, eta haren intzidentzia handituz doa herrialde aurreratuetan, batez ere kutsaduraren erruz. Gaixotasun alergikoek hainbat sintoma eragin ditzakete, baina ez dira modu berean agertzen pertsona guztiengan.
Alergiaren tratamenduak hiru estrategia ditu, alergenoak saihestea, immunoterapia espezifikoa erabiltzea eta tratamendu farmakologikoa. Gaixotasun alergikoetan hainbat sendagai erabili izan dira azken hamarkadetan. Azken urteetan, ingeniaritza genetikoaren teknikan aurrerapen handia egin da, eta sendagai berriei atea ireki diegu gaixotasun alergikoetan.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2026 Larraitz Eizmendi Leunda, June Landa Alberdi, Miren Ercilla Liceaga, Maitane Umerez Igartua, Aitziber Lizardi Mutuberria, Miren Josune Garcia de Andoin Barandiaran, Mikel Urretavizcaya Anton, Idoia Beristain Aramendi, Leire Ulacia Epelde
