Farmazia-prestazioa, zer sendagai ordainduko dira eta zer preziotan?
PDF

Gako-hitzak

Farmazia-prestazioa
sendagaien finantziazioa
sendagaien prezioa.

Aipuak nola egin

Umerez Igartua, M., Leunda Eizmendi, L., Landa Alberdi, J., Ercilla Liceaga, M., Urretavizcaya Anton, M., Lizardi Mutuberria, A., & Garcia de Andoin Barandiaran, J. (2020). Farmazia-prestazioa, zer sendagai ordainduko dira eta zer preziotan?. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 4(2). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/321

Laburpena

Osasun-sistema publikoko farmazia-prestazioaren barruan biztanleriaren behar klinikoak aseko dituzten eta funts publikoekin ordainduko diren sendagaiak jasotzen dira. Hego Euskal Herrian, sendagai horien aukeraketan zenbait organismok parte hartuko dute, hala nola Sendagai eta Osasun Produktuen Espainiar Agentziak (SOPEA) medikamentuen baimentzean; Farmazia eta Osasun Sistema Nazionaleko Zerbitzuen Zorro Erkidearen Zuzendaritza Nagusiak (FOSNZZEZN) finantzatuko diren sendagaien zerrendaren zehaztapenean eta Sendagaien Prezioen Ministerio Arteko Batzordeak (SPMAB) prezioen finkapenean. Organismo horien erabakiak publikoak dira eta online kontsulta daitezke zenbait web-orrialdetan.

PDF