Iman-lekuak eta zirkulu kolaboratiboak, kultura-sorkuntzabiziberritzeko gako

Egileak

  • Harkaitz Zubiri Esnaola
  • Leire Ugalde Lujambio
  • Xabier Aierdi Urraza
  • Alfredo Retortillo Paniagua

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.116.2021.3

Gako-hitzak:

Kultura, Sormena, Iman-lekua, Bertsolaritza

Laburpena

Kultura-politikarako aukera-eremu berri bat iradokitzea da artikulu honen helburua. Kultura-sorkuntzaren zabalkundeak huts egiten duenean, proposatzen diren konponbideen jomuga maiz izaten da sortzailearen jardun indibidualean esku hartzea edo ohiko hedapenean gehiago inbertitzea. Esan gabe doa bi estrategiek ondo funtziona dezaketela. Baina, horiez gain, literatura zientifikoak kultura-sorkuntzarako oso eraginkorrak izan daitezkeen bi kontzeptu identifikatu ditu: iman-lekua (magnet place) eta zirkulu kolaboratiboa (collaborative circle). Kontzeptu horiek erabili ditugu euskarazko eremuan ezohiko kultura-politika egin duen kultura-diziplina bat aztertzeko, bertsolaritza hain zuzen. Guztira, 3.644 galdetegi pasa dizkiogu publikoari eta publiko potentzialari, eta 32 elkarrizketa sakon egin dizkiegu adituei, beste hainbat datu biltzeaz gain. Emaitzek iradokitzen dute imanlekuak eta zirkulu kolaboratiboak sortzeari lehentasuna ematea oso eraginkorra izan daitekeela kultura-politikan: kultura globalizatuaren testuinguruan, sozializazio-gune aberasgarriak izan daitezke kulturan parte hartzen duten agente guztientzat, zeren bestela ezinezkoak liratekeen interakzioak ahalbidetu baititzake, sormenerako baldintza aproposagoak sustatuz eta zaletasuna piztuz eta hedatuz.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2021-03-04

Aipuak nola egin

Zubiri Esnaola, H., Ugalde Lujambio, L., Aierdi Urraza, X., & Retortillo Paniagua, A. (2021). Iman-lekuak eta zirkulu kolaboratiboak, kultura-sorkuntzabiziberritzeko gako. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (116), 41–66. https://doi.org/10.26876/uztaro.116.2021.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak