Euskal literaturaren irakurleak zenbat eta nolakoak diren aztergai. Soziolinguistikako datuetatik eta irakurketa-ohiturei buruzko ikerketetatik abiatuta
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.87.2013.3Gako-hitzak:
Irakurketa-ohiturak · Kultura-praktikak · Kultura- ohiturak · Euskara · SoziolinguistikaLaburpena
Euskal literaturaren irakurle kopurua eta irakurleen ezaugarriak funtsezkoak dira kultur eremu honentzat, baina ez dago emaitza doituak eskaintzen dituen berariazko ikerketarik, salbu eta gazteen irakurketa ohituren ezaugarriei buruzkoa eta eskoletako literaturaren irakaskuntzari buruzkoa. Irakurleen errealitateari argazkia atera ahal izateko aztertu ditut egoera soziolinguistikoari, kultura-ohiturei eta irakurketa-ohiturei buruzko zenbait ikerketa, zeren, ikuspegi kritiko batetik analizatzen baditugu, zeharka isla baitezakete euskal literaturaren irakurleak zenbat eta nolakoak diren. Emaitzen izaera hipotetikoa den arren, errealitatera hurbiltzeko balio dute: ohiko irakurle sutsuenak 15.000-20.000 inguru lirateke, ohiko irakurle moderatuak 40.000 inguru, eta tartekakoak une jakinetan 100.000-150.000 (aurrekoak barne). Gehiengo zabala Gipuzkoan eta Bizkaian bizi da, batik bat lehenengoan, eta, ziur aski, irakurle kopurua handiagoa da emakumezkoen artean, 25-54 urte artekoetan, eta, agian, unibertsitate-ikasketak dituztenen artean.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2013 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.