Estrategia meritokratikoa auzitan. Ibilbide akademiko-profesionalen azterketa Donostialdean

Egileak

  • Harkaitz Zubiri Esnaola

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.81.2012.6

Gako-hitzak:

Meritokrazia · Estratifikazioa · Ibilbide akademikoak · Ibilbide profesionalak.

Laburpena

Ibilbide akademiko-profesionalen ikerketa kualitatiboa eremu oso esanguratsua da meritokrazia aztertzeko. Estrategia meritokratikoak rol garrantzitsua jokatzen du hezkuntza-sisteman, lan-baldintzei ere eragiten die, eta zerikusia du familien estrategiekin eta norbanakoen dinamikekin. Meritokraziak aldarrikatzen duenaren arabera, estratifikazioa soilik meritu indibidualetan oinarritzen da. Aitzitik, artikulu honek kritikatu egiten du estrategia meritokratikoa, eta beste ikuspegi bat proposatzen du: lau erakunde sozialek (norbanakoak, familiak, hezkuntzak eta enpleguak) elkarri eragiten diote norbanakoen posizio sozialen eraikuntzan. Botere-harremanen sare konplexu batek baldintzatzen du lau erakunde horien arteko gatazka iraunkorra.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2012-05-30

Aipuak nola egin

Zubiri Esnaola, H. (2012). Estrategia meritokratikoa auzitan. Ibilbide akademiko-profesionalen azterketa Donostialdean. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (81), 91–111. https://doi.org/10.26876/uztaro.81.2012.6

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak