Amaren depresioaren eragina seme-alaben garapen psikologikoan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.105.2018.1Gako-hitzak:
Depresioa, Ama, Seme-alabak, Arriskuak, Garapen psikologikoaLaburpena
Amaren depresioa prebalentzia handiko gaixotasuna da, zeina geroz eta ohikoagoa den. Amaren nahaste honek seme-alaben garapen osasuntsuari ekar diezaiokeen arriskuaz jabeturik, helburu bikoitza du lan honek: batetik, amaren depresioari buruzko informazio eguneratua eskaintzea eta, bestetik, amak depresioa izateak seme-alaben garapen psikologikoaren etapa bakoitzean duen eragina erakustea. Gaiaren inguruko errebisio sistematikoa PRISMA prozedurarekin burutu da, honako datu-base hauek erabili direlarik: ISI Web of Knowledge, PsycINFO, Psicodoc, Psycarticles, PILOTS, MEDLINE, PubMed, Dialnet, Proquest Research Library eta PLOS. Artikuluen aukeraketarako ama, seme-alabak, depresioa eta eraginak bezalako hitzak erabili dira, bai ingelesez baita gaztelaniaz ere. Lan honi itxiera emateko, amaren depresioa pairatzen duten haur eta nerabeen garapen psikologiko osasuntsua sustatzeko baliabideak proposatzen dira.